XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TANIA: Ametsetan ere hitzontzi amorratua zara, mutiko.

Hitzontzi bezain tripontzia, alajaina! Nire irakurketari adi egon beharrean, zu lozorroan.

DABID: Lo? Ni, lo? Bai zera! Eta bizi izan ditudan abentura eta pasadizo guztiak zer? Ametsak horiek ere?

TANIA: Bai, noski!

DABID: Ez da posible. (Pentsakor gelditu da). Froga bat daukat! Argazki karretea! (Erroilua makinatik atera).

Karrete honetan, nire abenturan ezagutu ditudan pertsonaia mitologiko guztien argazkiak ditut.

Ea zer diozun orain. (Taniari karretea eskainiz, pelikula kanpoan dagoela).

TANIA: Karrete honetan ez da ezer ikusten. Karretea baino gehiago ka-ka-e-rre-ta dirudi.

DABID: Kaka zaharra! Sabotajea! Non dago traidorea! Nire froga, nire erreportaje esklusiboa!

TANIA: Gero eta memeloago zaude!

Karretea ezin da kutxatik atera eta argitan jarri.

Belatu egin duzu.

Ezer bazegoen, ezabatu egin duzu.

DABID: Froga galduta! Nireak egin du!